Ignatius500 konbertsiorako gonbidapena da, batez ere. Ignaziotar Urteko gauza guztiek Ignazioren bizitzan gertatua gogorarazten dute, gure bizitzetan eguneratu dezagun eta ausartu gaitezen “Gauza guztiak Kristogan beti berri”.
Espainian Ignatius500 ekimenarekin bat egiteko modu bat baino gehiago dituzu:
event
Parte hartu
Hitzaldiak, kontzertuak, topaketak, erromesaldiak… Ignatius500eko jardueren agenda Jesusen Lagundiko sektore guztien, CVXen eta ignaziotar elkarte zabalaren inplikazioaren fruitua da.
Agendawhatshot
Egin
Gogojardunak. Ignazioren esperientzia pertsonal bereziaren fruitu dira. Hainbat testuinguru eta kulturatako pertsonei Jainkoarekin pertsonalki elkartzeko aukera eman dien metodoa. Zure inguruabarretara egokitzen diren formatuetan eskaintzen dira: eguneroko bizitzara, iraupen desberdinetako erretiroetara, online, taldean edo banaka lagunduta.
Espiritualidad Ignacianaconnect_without_contact
Sartu
Online esperientzia hau partekatzen duen komunitate zabalean. Gure materialen orrialdean bideoak eta otoitzak aurkituko dituzu, zuri laguntzeko pentsatu eta egindakoak dira, baina #Ignatius500 denok egiten dugu. Baita zuk ere. Zure zain gaude.
MaterialakZatoz Ignazioren konbertsioaren memoria gordetzen den tokietara:
Zatoz Ignazioren konbertsioaren memoria gordetzen den tokietara:
Espiritua agertu zen toki hura
Urola bailaran dago eta Etxe Santua –Loiolatarren jauregia- bisitatu eta konbertsioko kaperan otoitz egiteko aukera dago, baita Basilikan ere, gure herrialdeko barrokoaren bitxietako batean.
Santuario de LoyolaInaziotar Bidea
Erromesaren urratsei jarraituz
Erromesaldia egiteko proposamena, 27 etapa ditu Ignaziok Loiolatik Manresara egin zuen bidearen ordezko honek. Euskal Herria, Errioxa, Nafarroa, Aragoi eta Katalunia zeharkatzen ditu.
Camino IgnacianoManresa
Ignazioren mistika
Santuaren memoria hiriko hainbat txokotan dago, Cova izan arren gune espirituala: Cardoner ibaiaren ondoan dagoen hartzulo natural bat da eta han bizi izan zuen Ignaziok hamar hilabetez esperientzia espiritual handia.
Cova